martes, 10 de mayo de 2011

ETEN DIGITALA

ETEN DIGITALA
Eten mota ezberdinak daude:
EKONOMIKOA,politikoa,HEZKUNTZA ETENA, belaunaldikoa, GENERO ETENA, hizkuntzakoa, IRAKASLE-IKASLE ETENA eta ETEN PSIKOLOGIKOA.
BAINA ZER DA ETEN DIGITALA?
Sarean sartzeko aukera duten pertsonen, erakundeen, gizarteen edo herrialdeen eta ezin dutenen artean sortzen den EZBERDINTASUNA.
ZEIN ONDORIO DITU EZBERDINTASUN HONEK?
Garapen ekonomiko, sozial eta giza garapenetik KANPO.
Teknologia gizarte inklusio elementu izatetik, exklusio elementu izatera pasatuz.
·         Mundu mailan interneten hazkundea ematen den bitartean, herrialdeen arteko banaketa areagotzen ari da.Banaketa hau maila ekonomikoaren araberakoa da.ETEN EKONOMIKOA

·         Eten ekonomikoa, ETEN POLITIKOAREKIN agertzen zaigu. Izan ere, interes politiko nabariak agertzen dira egoera honen jatorrian.

·         HEZKUNTZA ETENAk ere eragina dauka eten digitalean.Teknologia berriak erabiltzeko formakuntza jaso ez duenek (alfabetizazio digitala jaso ez dutenek), sarean sartzeko aukera izan arren, ez diote etekinik aterako teknologia berrien erabilerari.

·         HIZKUNTZA ETENAK, sarean nagusitasuna duen hizkuntza: INGELESA. Hizkuntza eredu eta eredu kultural nagusia eta ia bakarra.

·         GENERO ETENA; erabilera guztiz maskulinoa. Generoen arteko desberdintasunaren eredu.

BERAZ, ZER EGIN DEZAKE ESKOLAK?
Hezkuntza arlotik, irakasleriaren formakuntza hobetu, ikerketa sustatu, industriaren eta hezkuntzaren hurbilketa bultzatu eta parte-hartzea sustatu beharko litzateke. Hala ere, hori bultzatzea bezain garrantzitsua da alfabetizazio digitala ematea (ikasle zein irakasleetan) teknologia berrien aukerak ondo aprobetxatzeko, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak ahaztu barik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario