martes, 10 de mayo de 2011

ALFABETIZAZIO DIGITALA

ALFABETIZAZIO DIGITALA

ETEN DIGITALA

ETEN DIGITALA
Eten mota ezberdinak daude:
EKONOMIKOA,politikoa,HEZKUNTZA ETENA, belaunaldikoa, GENERO ETENA, hizkuntzakoa, IRAKASLE-IKASLE ETENA eta ETEN PSIKOLOGIKOA.
BAINA ZER DA ETEN DIGITALA?
Sarean sartzeko aukera duten pertsonen, erakundeen, gizarteen edo herrialdeen eta ezin dutenen artean sortzen den EZBERDINTASUNA.
ZEIN ONDORIO DITU EZBERDINTASUN HONEK?
Garapen ekonomiko, sozial eta giza garapenetik KANPO.
Teknologia gizarte inklusio elementu izatetik, exklusio elementu izatera pasatuz.
·         Mundu mailan interneten hazkundea ematen den bitartean, herrialdeen arteko banaketa areagotzen ari da.Banaketa hau maila ekonomikoaren araberakoa da.ETEN EKONOMIKOA

·         Eten ekonomikoa, ETEN POLITIKOAREKIN agertzen zaigu. Izan ere, interes politiko nabariak agertzen dira egoera honen jatorrian.

·         HEZKUNTZA ETENAk ere eragina dauka eten digitalean.Teknologia berriak erabiltzeko formakuntza jaso ez duenek (alfabetizazio digitala jaso ez dutenek), sarean sartzeko aukera izan arren, ez diote etekinik aterako teknologia berrien erabilerari.

·         HIZKUNTZA ETENAK, sarean nagusitasuna duen hizkuntza: INGELESA. Hizkuntza eredu eta eredu kultural nagusia eta ia bakarra.

·         GENERO ETENA; erabilera guztiz maskulinoa. Generoen arteko desberdintasunaren eredu.

BERAZ, ZER EGIN DEZAKE ESKOLAK?
Hezkuntza arlotik, irakasleriaren formakuntza hobetu, ikerketa sustatu, industriaren eta hezkuntzaren hurbilketa bultzatu eta parte-hartzea sustatu beharko litzateke. Hala ere, hori bultzatzea bezain garrantzitsua da alfabetizazio digitala ematea (ikasle zein irakasleetan) teknologia berrien aukerak ondo aprobetxatzeko, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak ahaztu barik.

lunes, 11 de abril de 2011

IPUINAK online


NOLA SOR DITZAKEGU IPUINAK ONLINE?
Hona hemen ipuinak online egiteko informazio interesgarria!

lunes, 4 de abril de 2011

TEKNOLOGIA BERRIAK HAUR HEZKUNTZAN


NOLA ERABIL DITZAKEGU TEKNOLOGIA BERRIAK HAUR HEZKUNTZAN?

Hona hemen HH-n teknologia berrien inguruko bideo bat.

REMOVE


IKT-ak ABANTAILAK EDO DESABANTAILAK?

Gauza oro lez, IKTak ez dira zuriak edo beltzak. Garrantzitsuena nola erabili jakitea eta egiten duguna, ematen ditugun datuak... kontrolatzea da.

BAINA, ZENBATERAINO KONTROLA DEZAKEGU EGITEN DUGUNA?

Bideoko pertsonaiak IKTak ez erabiltzeko hautua egiten du. Ondorioz, gizartetik at geratzen da...

bere esperientziaren berri izan nahi baduzu, ikus ezazu bideoa...

INFORMAZIOAREN GIZARTEA